ZUEN LANAK, ZUEN ONDAREA

Sormen artistikoko lana, baina, “Zure Donejakue bidea, denon ondarea” heziketa-programan egingo duzuen ibilbideko azken urratsa da; horren aurretik, ondareari buruz ikasi beharko duzue lehenik.

SORMEN-LANA 2018KO APIRILAREN 30A BAINO LEHEN AURKEZTU BEHAR DA

1. ERANTSI BEHARREKO AGIRIAK

Sormen-lana

Aurkeztutako lanaren memoria (gehienez ere, 500 hitz), non sormen-prozesua, arrazoibidea eta proiektua egiteko motibazioa deskribatzen baitira. Kasu bada, ikastetxetik kanpo bisitarik egin ote den edo ikasleek, Donejakue bidearekin lotuta, bertako langileek (ondare-teknikariak, ostatu-emaileak, etab.) antolatutako jardueretan parte hartu ote duten zehaztuko da.

2. LANEN BALDINTZA TEKNIKOAK

“Zure Donejakue bidea, denon ondarea” heziketa-programan parte hartu ahal izateko, honako irizpide hauek betetzen dituen sormen-lan bat egin behar duzue:

– Argazki kategoria: gehienez, 2 MB pisatzen duen argazki, argazki-serie edo argazki-muntaketa bat aurkeztuko da jpg formatuan. Lanaren bereizmen handiko bertsioa aurkeztu behar da.

– Komiki / argazki-komiki kategoria: : gehienez, 5 MB pisatzen duen eta A-4 neurriko 20 orrialde dituen fitxategi bat aurkeztuko da pdf edo jpg formatuan. Komikiaren bereizmen handiko bertsioa aurkeztu behar da.

– Film labur/bideo kategoria: gehienez, bost minutu irauten duen (hasierako eta amaierako gortina barne) eta formatu digitalean sortu den bideo bat aurkeztuko da mpeg4 formatuan. Fitxategiak, gehienez, 800 MB pisatu behar du, eta leihoaren zabalerak 1024×576 px neurtu. Bideoaren bereizmen handiko bertsioa aurkeztu behar da.


3.PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Lana bidaltzearekin batera, baimena ematen zaie antolatzaileei, parte-hartzaileak aurretik ezer konfirmatu gabe, ikastetxearen edo erakundearen izena www.tucaminodesantiagoconcurso.es webgunean argitaratzeko.

Egileek Hezkuntza, kultura eta kirol ministerioari lagatzen dizkiote, modu ez-esklusiboan eta aldi baterako, programara aurkeztutako lanak erreproduzitzeko, publikoki komunikatzeko, erakusteko eta transformatzeko eskubide guztiak, eta ez dute ez abisurik ez konpentsaziorik jasoko lagapen horren truke. Aurkeztutako lanak ez dira komertzialki ustiatuko, eta antolatzaileek lanaren egilearen izena erakutsiko dute betiere.

Bestetik, antolatzaileak ez dira material akastunen edota irakurgaitzen erantzule izango, eta eurentzat gordetzen dute kalitate nahikoa ez duten edo baldintzak errespetatzen ez dituzten lanak atzera botatzeko eskubidea.

Parte hartzen duen ikastetxeak izango dira hirugarrenen eskubideak (besteak beste, jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak eta irudi-eskubideak) urratzeagatik aurkezten diren erreklamazioen erantzule bakarrak, eta antolatzaileak webgune honetan ezarritako betekizunak ez betetzearen erantzukizunetik aske uzteko konpromisoa hartzen dute.

Hartu parte eta ezagutarazi zure ondarea!

Kontaktua:

info@tucaminodesantiagoconcurso.es

697 82 00 00 (Jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara)

Antolatzailea:

Honen baitan:

Laguntzaileak:

Participa:

Kudeatzen:

Argazki-kredituak:

Frantses bidea Aragoin: Archivo del Gobierno de Aragón eta Carlos Gil.
Frantses bidea Gaztela eta Leonen: Junta de Castilla y León eta Benito Arnáiz.
Frantses bidea Nafarroan: Archivo de Turismo del “Reyno de Navarra”. Patxi Uirz.
Kostaldeko bidea Asturiasen eta Jatorrizko bidea: Dirección General de Patrimonio Cultural del Gobierno del Principado de Asturias.
Donejakue bidea Galizian: Adolfo Enríquez, Fernando Bellas, Tono Arias, Jaime Fernández, Manuel Valcárcel, Pedro García, Santiago López eta Tino Viz.

Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search