IZEN-EMATEA

Heziketa-programa hau diseinatzeko irakasleak eta haien heziketa-lana hartu ditugu kontuan. Hortaz, proiektua ikasturte osoan zehar garatzea proposatzen dizuegu, ondarearen funtsezko gaiak presarik gabe lantzen joan zaitezten.

Hasieran, programa zertan datzan, nola parte har daitekeen eta zer lan mota sor daitekeen azaldu diezaiekezue ikasleei. Gogoan izan haiek egindako lanak gure webgunean eta Santiago de Compostelako erakusketan ikusgai egongo direla.

Programan parte hartu ahal izateko, ikastetxeak 2017ko abenduaren 29a baino lehen eman behar du izena. Izena ematen duenean, zuen herria gure mapan jarriko dugu.

Parte hartzeko erabakia hartuta, ondarearen gaineko gaiak urte osoan zehar azaltzen joan zaitezkete, pixkanaka-pixkanaka, gai bakoitza jorratzeko berariazko saiorik prestatu gabe. Fitxak lagungarri izango zaizkizue; hainbat irakasgai eta helburu barne hartzen dituzte, ahal den heinean, diziplinarteko gaiak hautatu baititugu.

Ikasleak, ondarearen gainean ikastearekin batera, ondarearekin lotutako lan artistikoa nola garatuko duten pentsatzen has daitezke. Gogoan izan ikasgelan jorratzen duzuen gai berri bakoitza inspirazio-iturri izan daitekeela.

Behin gaien garrantzia ulertutakoan, ikasitakoa talde-lan batean islatzeko unea iritsiko da. Horretarako, taldeak kategoria bat aukeratu beharko du ezer baino lehen.
2018ko apirilaren 30era arte denbora izango duzue lana aurkezteko, baina lana amaitu ahala aurkez dezakezue ere. Lanak aurkezteko epea amaitzean, 2018ko maiatzean, lan guztiak webgune honetan argitaratuko dira eta beste ikastetxeek egindakoak ikusteko aukera izango duzue.

Hartu parte eta ezagutarazi zure ondarea!

Kontaktua:

info@tucaminodesantiagoconcurso.es

697 82 00 00 (Jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara)

Antolatzailea:

Honen Baitan:

Laguntzaileak:

Participa:


Kudeatzen:

Argazki-kredituak:

Frantses bidea Aragoin: Archivo del Gobierno de Aragón eta Carlos Gil.
Frantses bidea Gaztela eta Leonen: Junta de Castilla y León eta Benito Arnáiz.
Frantses bidea Nafarroan: Archivo de Turismo del “Reyno de Navarra”. Patxi Uirz.
Kostaldeko bidea Asturiasen eta Jatorrizko bidea: Dirección General de Patrimonio Cultural del Gobierno del Principado de Asturias.
Donejakue bidea Galizian: Adolfo Enríquez, Fernando Bellas, Tono Arias, Jaime Fernández, Manuel Valcárcel, Pedro García, Santiago López eta Tino Viz.

Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search