PROGRAMARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Donejakue Kontseiluak sorkuntza artistikoko heziketa-programa bat garatu du, Donejakue bidearekin (Donejakue Kontseiluaren eskumenekoak diren ibilbideen barruan) lotutako kultur ondarearen ezagutza sustatzeko xedearekin, eta ikasleak ondare hori kontserbatzeak duen garrantziari buruz gogoeta egitera bultzatzeko.

Programak xede du baita ere ikasleen sormena elementu transbertsal gisa indartzea, aurkeztutako proiektu eta lan berritzaile eta partizipatiboenak aintzat hartuz eta ikusgai eginez. Proiektu eta lan horiek, nagusiki, hauxe dute helburu:

  • Ikasleen artean Donejakue bideko kultur ondarearen ikaskuntza sustatzea, ondare horren komunikabide eta adierazpide diren lan artistikoen bitartez.
  • Bideari lotutako ondarea herri guztietan zabaltzea ahalik eta pertsona gehienen artean.
  • Bidearen balioaren, bidea zaintzeak duen garrantziaren eta dibertsitatea errespetatzeko beharraren inguruan sentsibilizatzea.
  • Ikasleak Donejakue bideak gaur egun duen esanahiaren eta bidearen iraunkortasunaren gainean hausnarraraztea.

 

Programa hau Espainia osoko ikastetxeetan matrikula egin duten eta, 2017/2018 ikasturtean zehar, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edota Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egiten dituzten ikasleei zuzenduta dago. Era berean, ikasketa horietan matrikula egin duten 12 eta 16 urte bitarteko gazteekin heziketa-lanak egiten dituzten kulturguneek (liburutegiak, gune artistikoak, eta beste), erakunde publikoek (udalak, aldundiak, eta abar) edota elkarteek ere har dezakete parte.

Proiektuak zati didaktiko bat du, non irakasleei gazteekin lantzeko hainbat fitxa eskaintzen zaizkien, eta baita bigarren zati sortzaileago bat ere, non taldeei argazki, komiki/argazki-komiki edo film labur/bideo formatuko lan bat aurkezteko gonbita luzatzen zaien.

Aurkeztutako lan guztiak ikusgai egongo dira, birtualki, webgune honetan eta, fisikoki, Santiago de Compostelan egingo den aldi baterako erakusketan. Gehienez, bost lan onartuko dira parte hartzen duen ikastetxe bakoitzeko.

Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2017 abenduaren 15ean amaituko da. Lanak aurkezteko epea, ordea, 2018ko apirilaren 30ean.

Parte-hartzaileek lanak gaztelaniaz, katalanez, euskaraz edo galizieraz aurkeztu ahal izango dituzte.

Programan parte hartzen duen ikastetxe edo erakundeak 2017-2018 ikasturtean zehar egindako lan sortzaileak aurkeztu beharko ditu.

Antolatzaileek aurkeztutako lanak programatik alde batera uzteko eta baztertzeko eskubidea eurentzat gordetzen dute, honako kasu hauetan:

  • Lanak ez badatoz bat programaren xede eta edukiarekin.
  • Lanak edo proiektuak ez baditu zehaztapen teknikoak betetzen.
  • Proiektuaren edukiak duintasunaren aurka egiten badu, edo iraingarria edota lizuna bada.

Ohiko galderak

Zer da Donejakue Kontseilua?

Donejakue Kontseilua Estatuaren Administrazio Orokorraren (Hezkuntza, kultura eta kirol ministerioa) eta Aragoi, Asturias, Kantabria, Gaztela eta Leon, Katalunia, Galizia, Errioxa, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza-organo bat da. Kontseiluaren zeregina da Gizadiaren Ondaretzat jo diren Donejakue bideko ibilbideak (Frantses bidea, Kostaldeko bidea, EAE-Errioxako Barnealdeko bidea, Jatorrizko bidea, Lebaniego bidea eta Katalunia-Aragoiko bidea) sustatzeko eta kontserbatzeko programak eta jarduerak egitea, bai eta Donejakue urteak antolatzea ere.

Programan parte har dezakegu gure herriak ez badu Donejakue Kontseiluaren eskumeneko Donejakue bideren batekin lotutako ondarerik?

Bai, baina lanak Donejakue Kontseiluak lantzen dituen bideekin (Jatorrizko bidea, Kostaldeko bidea, Frantses bidea, EAE-Errioxako Barnealdeko bidea, Lebaniego bidea eta Katalunia-Aragoiko bidea) lotutako ondareari buruz hitz egin beharko du

Aipatutako kategorietan banaka edo taldeka parte hartu behar da?

Talde-lanak aurkeztu behar dira betiere. Ez ba banakako proiekturik onartuko.

Irabazleak sari bat jasoko du?

Ez da lehiaketa bat, heziketa-programa bat baizik; hortaz, ez da saririk banatuko. Aitzitik, parte-hartzaileek haien lanak bai proiektuaren webgunean bai Santiago de Compostelan antolatuko den erakusketa fisikoan ikusi ahal izango dituzte.

 

Seguruenik izango dituzue erantzun ez ditugun beste hainbat zalantza. Ez zaitezte programatik kanpo gelditu ez galdetzeagatik. Hala bada, idatzi mezu bat helbide honetara:

info@tucaminodesantiagoconcurso.es

Edo deitu telefono-zenbaki honetara: 697 82 00 00 (Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara)

Hartu parte eta ezagutarazi zure ondarea!

Kontaktua:

info@tucaminodesantiagoconcurso.es

697 82 00 00 (Jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara)

Antolatzailea:

Honen baitan:

Laguntzaileak:

Participa:

Kudeatzen:

Argazki-kredituak:

Frantses bidea Aragoin: Archivo del Gobierno de Aragón eta Carlos Gil.
Frantses bidea Gaztela eta Leonen: Junta de Castilla y León eta Benito Arnáiz.
Frantses bidea Nafarroan: Archivo de Turismo del “Reyno de Navarra”. Patxi Uirz.
Kostaldeko bidea Asturiasen eta Jatorrizko bidea: Dirección General de Patrimonio Cultural del Gobierno del Principado de Asturias.
Donejakue bidea Galizian: Adolfo Enríquez, Fernando Bellas, Tono Arias, Jaime Fernández, Manuel Valcárcel, Pedro García, Santiago López eta Tino Viz.

Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search