ONDAREARI BURUZKO FITXAK

Heziketa-programaren helburua da, Donejakue Kontseiluak lantzen dituen ibilbideen barruan, zuzenean Donejakue bidearekin erlazionatutako ondarea balioestea.

Ibilbide horien eta ondarearen kokapen geografikoa direla-eta, irisgarriagoak dira hainbat ikastetxerentzat. Hala ere, ibilbideek gordetzen duten kultur ondareaz beste hainbat probintzietako gazte askok gozatzen dute urtero eta, beste modu batean bada ere, ondarea bere egiten dute: ibilbideak egiten dituztelako edo, haien herritik Donejakue bideari buruz ikastean, ondarea ezagutzen dutelako.

Ikasleek ibilbide horiekin duten kontaktua (gertutik ikusteko, gozatzeko edo aztertzeko aukera) zein den ere, ondarearekin lotuta bizi dutena berezia da eta zabaldu beharra dago. Lan artistikoen bidez, norberak ondarea bere egiten du eta esperientzia horren balioa azpimarratzen du. Horri esker, bidea ezagutzen ez dutenek aintzat hartu eta errespetatu egingo dute. “Zure Donejakue bidea” bizipen-metafora bat da eta “denon ondare” bihurtzen da.

Badakigu ikastetxe askotan lehen urratsa eman duzuela eta gai hori sarri lantzen duzuela, ondarearen alderdi guztiak erakutsiz, existitzen diren ondare motak aztertuz eta ikasleei ondareri buruzko askotariko lanak egiteko eskatuz.

Hala dela egiaztatu dugu zuen webgune eta blogetan. Ikusi dugu argazkigintzaren, zinemaren edota marrazketaren bitartez, ondarea eta beste gai garrantzitsu batzuk (osasuna, bide-hezkuntza, errespetua, tolerantzia, etab.) modu baliagarri eta hezigarrian jorratzen dituzuela.

Oraingoan, Donejakue bideko ondarearekin (Donejakue Kontseiluaren eskumeneko ibilbideen barruan) izan duzuen esperientzia baliabide gisa erabiltzea eta, programa honetan parte hartuta, beste urrats bat ematea proposatzen dizuegu. Guztion artean ondarea ezagutzera emango dugu lan artistiko berrien bidez: lanak gure webgunean erakutsiko ditugu eta, programari amaiera emateko, Santiago de Compostelan egingo dugun aldi baterako erakusketan egongo dira ikusgai.

Ondarea ezagutarazteko egiten duzuen lan garrantzitsua laguntzeko, ikasgelan erabiltzeko fitxa batzuk sortu ditugu, irakasleei programarekin lotutako lanak prestatzeko lagungarri izango zaizkielakoan.

Fitxetan hautatu ditugun ondarearen inguruko hainbat gai lantzea proposatzen dizuegu. Proposatutako gaiak curriculumeko irakasgaiekin erlazionatu ditugu, gai desberdinetan jorratzeko modukoak izan daitezen. Gure helburua programa hau ikastetxearen diziplinarteko proiektu bihurtzea da.

Izan ere, azkenean, heziketa-programaren helburuetako batzuk ez dira beteko, proiektu kolaboratibo bat egin ordez, ikasle bakoitzak bere kabuz Donejakue bidearen gainean ikertutakoa islatzen duten banakako lan bat aurkezten badu.

Hartu parte eta ezagutarazi zure ondarea!

Kontaktua:

info@tucaminodesantiagoconcurso.es

697 82 00 00 (Jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara)

Antolatzailea:

Honen Baitan:

Laguntzaileak:

Participa:


Kudeatzen:

Argazki-kredituak:

Frantses bidea Aragoin: Archivo del Gobierno de Aragón eta Carlos Gil.
Frantses bidea Gaztela eta Leonen: Junta de Castilla y León eta Benito Arnáiz.
Frantses bidea Nafarroan: Archivo de Turismo del “Reyno de Navarra”. Patxi Uirz.
Kostaldeko bidea Asturiasen eta Jatorrizko bidea: Dirección General de Patrimonio Cultural del Gobierno del Principado de Asturias.
Donejakue bidea Galizian: Adolfo Enríquez, Fernando Bellas, Tono Arias, Jaime Fernández, Manuel Valcárcel, Pedro García, Santiago López eta Tino Viz.

Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search