Bide birtuala

Beste ikastetxeek aurkezten dituzten lanak ikusi ahal izateko, 2018ko maiatzean argitaratzen ditugun arte itxaron beharko duzue. Lan guztiak jasotzen ditugunean, programaren irizpideak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, argitaratuko ditugu.

Erakusketan sartuko ote diren erabakitzeko, aurkeztutako lanak programaren helburuetara egokitzen ote diren aztertuko dugu. Zehazki esanda, honako alderdi hauek baloratuko ditugu:

a) donejakue Kontseiluaren eskumeneko ibilbideen barruan, Donejakue bidearekin lotutako kultur ondare material zein immaterialaren balioa nabarmentzea.
b) donejakue bidearekin lotura duten tokian tokiko kolektiboek (bidearen adiskideen elkarteak, adibidez) ikasleen heziketan parte hartzea.
c) ikasleek ondarearen kontzeptua eta ondare mota desberdinak ulertzea eta balioestea.
d) proiektuaren garapena diziplinarteko prozesu baten eta ikaskuntza kolaboratiboaren emaitza izatea.

Helburu horiek betetzen dituzten lan guztiek Donejakue bidea egingo dute webgune honen bidez eta, Santiago de Compostelara iristean, denak batera egongo dira ikusgai aldi baterako erakusketa batean.

Santiagora iristeko, bidaia maiatzean hasiko dute, eta ibilbidea beste erromes guztiek bezalaxe egingo dute, baina birtualki. Abiapuntuak Donejakue Kontseiluaren eskumeneko ibilbideen hasierako herriak izango dira. Etapa bat egingo dugu egunero. Ikastetxeren batek etapa horretako ondareari buruzko lana egin badu, webgunera igoko dugu; inork ez badu ekarpenik egin, bidaiarekin jarraituko dugu hurrengo geldialdia egin arte.

Aurkeztutako lanen bidez ibilbidea jarraituta, ikasturtea amaitu baino lehen, emaitza guztiak programaren webgunean ikusi ahalko dituzue.

Lanen ibilbidea erraz jarraitu dezazuen, programaren kontua sortuko dugu Instagramen, nobedade guztien berri emateko.

Hartu parte eta ezagutarazi zure ondarea!

Kontaktua:

info@tucaminodesantiagoconcurso.es

697 82 00 00 (Jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara)

Antolatzailea:

Honen baitan:

Laguntzaileak:

Participa:

Kudeatzen:

Argazki-kredituak:

Frantses bidea Aragoin: Archivo del Gobierno de Aragón eta Carlos Gil.
Frantses bidea Gaztela eta Leonen: Junta de Castilla y León eta Benito Arnáiz.
Frantses bidea Nafarroan: Archivo de Turismo del “Reyno de Navarra”. Patxi Uirz.
Kostaldeko bidea Asturiasen eta Jatorrizko bidea: Dirección General de Patrimonio Cultural del Gobierno del Principado de Asturias.
Donejakue bidea Galizian: Adolfo Enríquez, Fernando Bellas, Tono Arias, Jaime Fernández, Manuel Valcárcel, Pedro García, Santiago López eta Tino Viz.

Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search